Zerga zuzenak

Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, hurrengoan aipatzen diren inguruabarrak gertatzen direnean:

  • Errenta lortu dutelako: adibidez, enpresa baten ustiapenetik irabazitako etekinak; lan pertsonaletik datozen sarrerak (soldatak); edo higiezin baten jabeak higiezina beste pertsona bati alokatzeagatik eskuratutako errentak.
  • Ondarea eukiteagatik: adibidez, higiezin baten jabe izateagatik (etxebizitza, lokala‚Ķ).

Beraien artean daude:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
  • Sozietateen Errenten gaineko Zerga (SZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga OHZ
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)
  • Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga (AFHZ)