Udalak

Sarrera

Udalak administrazio eta lurralde unitate oinarrizkoenak dira. Udalerriko gobernuari Udala esaten zaio, eta Udal Batzako  zinegotziak udalerrian bizi diren pertsonek, udal hauteskundeetan aukeratzen dituzte. Zinegotziek euren artean Alkatea aukeratzen dute.

Udalak herritarrei hainbat zerbitzu ematen dizkio: udaltzaingoa, liburutegia, kaleak garbitu, zaborrak batu, ur hornidura zaindu, espaloien konponketa, gazteentzako aisialdia... Udalak bere aurrekontua du, eta diru sarrerak hainbat bidetatik eskuratzen ditu, batez ere hauetatik: zergak eta tasak, Foru Aldunditik egindako ekarpenak, eta maileguak.

...eta bukatzeko ondorengo gogoeta egin ezazue: zer gertatuko litzateke landu dituzuen zerbitzuak eskaintzeko behar adina dirurik ez balego?