TicketBAI

Zer da TicketBai?

TicketBai hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute fakturazio software zehatz bat.

TicketBAI 2021eko urtarrilaren 1ean iritsiko da Gipuzkoara, eta  era mailakatuan hedatuko da, euskal zerga eskumeneko diren eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadun guztietara iritsi arte.

 

Nola funtzionatzen du?

Erosle batek produktu edo zerbitzuren bat erosten duenean lurraldeko saltokiren batean, Ticket BAI sistemaren baldintzak betetzen dituen fakturazio programak fitxategi bat sortuko du, eta bertan jardueraren kontrolarentzako beharrezkoa den zerga informazio guztia jasoko da. Ogasunarekin konektatuta dagoenez, dokumentu hau foru erakundera igorriko da salmentaren tiketa atera bezain pronto. Bitartean, bezeroak jasoko duen tiketean ikusi ahal izango du saltokia Ticket BAI sisteman dagoen, kode berezi bat eta QR kodea izango baitu fakturak. Hauei esker, bezeroak faktura ondo igorrita dagoela egiaztatu ahal izango du.

 Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Eta era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

 

Lotura: TicketBAI