Zerga zuzenak

Sozietateen gaineko zerga (SZ) - Ekin lanari!

  1. Unibertsitate ikasketak amaitu ditu zure arrebak eta beste hiru ikaskidekin LAURAK BAT izeneko enpresa txiki bat sortzeko asmoa dute; enpresaren eginkizuna hondakinen kudeaketa izango da. Legezko betekizunak beraiek egitea erabaki dute eta honela, abokatu bati ordaindu beharrekoa aurreztea; baina ez dakite gauza handirik gai hauetaz eta zuen taldeari eskatu diote laguntza. Hona zerga betekizunei begira sortu zaien zalantza:
    • Irabaziak izanez gero, enpesa txikia izanik, zenbateko tarifa edo tipoa ezarriko zaie?
  2. Elkarrekin enpresa 25 langilek osatzen dute bertan kalkulagailuak egiten dituzte, eta hona hemen azken urtean izandako datuak:
    • Soldatak: 498.300€
    • Salmentetatik lortutakoa: 636.000€
    • Telefono gastuak: 1.890€
    • Erosketak: 98.300€
    • Ura eta argia: 1.720€
     
    • Zein da oinarri ezargarria?
    • Zein da tarifa edo tipoa?
    • Kalkulatu Sozietate Gaineko Zergagatik ordaindu beharrekoa.
  3. Ikus KONTUAK GARBI aurkezpena eta erantzun honako galdera hauek:
    • Sozietateen gaineko zergaren bidez zenbat diru bildu du Foru Aldundiko Ogasunak?
    • Bildutako diruaren zein ehuneko dagokio zerga honi?

Atzera