Zerga zuzenak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) - Ekin lanari!

  1. Ikus kontuak garbi aurkezpena eta erantzun honako galdera hauek:
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren bidez zenbat diru bildu du Foru Aldundiko Ogasunak?
    • Bildutako diruaren zein ehuneko dagokio zerga honi?
  2. Mireiaren 2017ko Oinarri Likidagarria, dagozkion murriztapenak egin ondoren, 32.000€ da eta bere lagun Keparenak 16.000€. Errenta kanpainaren barruan PFEZ ordaintzeko garaia heldu da. Bien kasuan aplika daitekeen murrizpen bakarra Kuota Orokorraren murrizpena da. Kalkula ezazue ondorengoa:

    Zuen erantzuna arrazoitzen laguntzeko begiratu Laburpen taulako tarifa atala: Laburpen taula

    1. Kontuan izanda Mireiaren diru sarrera Keparen bikoitza dela, nolakoak izango dira beraien PFEZren ekarpenak?
    2. Zenbat ordainduko du Mireiak? Eta Kepak?
  3. Ondorengo taulako datuak Laburpen taulatik jasotakoa dira. Adieraz ezazu zein ehuneko aplikatu den bakoitzean, hau da, kalkula ezazu dagokion %a.
    Oinarri Likidagarria Kuota osoa %
    15.550 3.576,50 ?
    31.100 7.930,50 ?

    Erantzun:

    • Zuen ustez zergatik dira desberdinak? Zeinen %a da altuagoa? Zergatik?
  4. Ezagun batek zuen etxepe berean apartamentu bat alokairuan du eta hilero 500€ jasotzen du alokairuagatik. Zuei esan dizue, ez duela aitortzen bertatik jasotzen duen dirua.

    Zer iruditzen zaizue hori? Uste al duzue eragina duela horrek zuengan?

Atzera