Zerga zuzenak

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ)

Zerga mota Zuzenekoa
Jasotzailea Udala
Zergaduna Pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Ondasun higiezin landatar zein hiritarren balio katastrala
Oinarriaren murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria Ondasun higiezin landatar zein hiritarren balio katastrala
Tarifa edo tipoa Udalerri eta ondasun higiezin motaren araberakoa. Ikus Laburpen taula
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Hobariak Egoeraren arabera kenkariak badaude. Ikus Laburpen taula
Errekarguak Ez ohiko bizitza diren etxeak.
Ordaindu beharrekoa Kuotari hobariak eta errekarguak aplikatu ondorengoa.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, teknikoki, izaera erreala duen zuzeneko tributua da, eta Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan kokatuta dauden ondasun higiezin landatar zein hiritarren balioa zergapetzen du.

Ondasun higiezinen jabeek, jabe izate hutsagatik, "kontribuzioa" esaten zaion hori Udalari ordaindu behar diote urtero.

Zer zergapetzen du?

Zerga honek ondasun higiezin landatar eta hiritarren balio katastrala zergapetzen du.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

  1. Oinarri ezargarria: Ondasun higiezin landatar zein hiritarren balio katastrala da. Balio hau herritarrari Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazten dio.
  2. Oinarriaren murrizpenak: Ez daude.
  3. Oinarri likidagarria: Oinarri ezargarri bera.
  4. Tarifa edo tipoa: Gipuzkoako Udalerriek Ondare higiezin gaineko zerga kudeatzeko modu desberbinak dituzte. Zerga tarifa edo tipoa ere desberdina da ondarearen izaeraren arabera. Udalerriek orokorrean hiru tarifa desberdin bereizten dituzte. Hiritar tasa orokorra, etxebizitza, lokalei,...ezartzen zaiena, hiritar tasa industriala, industria ondareei ezartzen zaiena, eta landalur tasa, landei ezartzen zaiena. Udalerri desberdinek ezartzen dituzten tarifak ondarearen izaeraren arabera hurrengo taulan azaltzen dira. Ikus informazio gehiago hemen: Laburpen taula
  5. Kuota: Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
  6. Kenkariak: Udalerri bakoitzak erabakitzen du zein kenkari eta zenbateko hobaria ezartzen dion ondasun higiezin zergari. Besteak beste, babes ofizialeko etxebizitzagatik eta familia ugaria izateagatik. Kenkaria izango den ehunekoa Laburpen taulan adierazita dago.
  7. Errekarguak: Udalerri batzuetan ez ohiko diren etxeen kasuan zerga honek errekargo bat izaten du. Ikus Laburpen taula
  8. Ordaindu beharrekoa: Kuotari dagozkion kenkariak kendu eta errekarguak batu ondorengo emaitza da.

Laburpen taularen interpretazioa

Laburpen tauletan aurkituko dituzu PDF formatuan, laburbilduta, Gipuzkoako udalerrietan onartutako hobarien, zerga tasen eta Udalekin hitzarmenen inguruko argibideak.

Ikus Laburpen taula

  • Gipuzkoako udalerrien zerrenda eta bakoitzaren identifikazio kodea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde historiko honetako udalerriekin izenpetutako hitzarmen mota.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa desberdinak
  • Gipuzkoako Udal bakoitzak aplikatzen dituen hobariak (familia ugaria, etxebizitza hutsaren programa, aprobetxamendu termikorako sistemak ezartzea, eraikin berrien eta eraberrikuntzen sustatzaileak, edota babes ofizialeko etxebizitzak).
  • Gipuzkoako Udal bakoitzak aplikatzen dituen errekarguak (2103 urterik aurrera ez ohiko etxebizitzak).

Adibidea

Eneko, Azkoitian, babes ofizialeko etxebizitza baten jabe bihurtu da eta lehenengo aldiz OHZ ordaindu behar du. Foru Aldunditik heldu zaio bere etxebizitzaren balio katastrala 98.000€koa dela.

Zenbatekoa da ordaindu behar duen OHZ zerga?

  • Lehenik Laburpen taulan Azkoitiko Udalari dagokion zerga tasa zein den jakin behar dugu. Horretarako taulan Hiritarren Tasa Orokorra hartuko dugu kontuan: %0,22.
  • Ordaindu beharreko gordina. Enekoren etxebizitzaren balio katastralan 98.000€ denez honela kalkulatuko dugu: 98.000ren %0,22 = 215,6€
  • Hobariak. Babes Ofizialeko etxebizitza denez, Azkoitiko udalak zerga honetan %25eko hobaria ezartzen du. Beraz hobaria: 215,6ren %25 = 53,9€ da.
  • Ordaindu beharreko garbia. 215,6 - 53,9 = 161,7€.

Ekin lanari!