Iruzur fiskala

Iruzur fiskala

Sarrera

Oraingo honetan iruzur fiskalari buruz jardungo zarete. Detektibeak bezala kasurik kasu arituko zarete, eta informazioa eskuratu ondoren zuen ondorioak aterako dituzue.

Suediako Zerga Agentziak faktura edo ordainagiria eskatzeko egindako kanpaina (suediaz, azpituluak ingelesez)

 

Iruzur fiskala

Zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik administrazioari, hau da Foru Aldundiari eta Udalari, ordaindu beharreko zergak ez ordaintzearen ondorioa da.

Iruzur fiskalak modu desberdinak hartzen ditu bere baitan:

  • Zerga ihesa: diru sarrerak ezkutatzea (norbere lurraldean edota kanpoko lurraldeetan, "Paradisu Fiskaletan") edo ondare gehikuntzak ez aitortzea.
  • Ezkutuko ekonomia: Ogasunaren zirkuitu fiskaletan sartzen ez den jarduera ekonomikoa.
  • Zerga kenkari faltsuak, fakturak edo antzekoak faltsutzea.
  • ...

Paradisu fiskala bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da. Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zergen murrizketak izaten dira.

Ezkutuko ekonomiak era askotako izenak ditu, zenbait ├▒abardurarekin: ekonomia murgildua, irregularra, beltza, lurpekoa... Jarduera ekonomikoaren zati hori ez da ageri estatistika ofizialetan eta ez da sartzen zirkuitu fiskaletan, zeren, ez haren protagonistak (enpresaburuak, langileak), ez haren emaitzak (produkzioak, kostuak, mozkinak...), ez baitira deklaratzen.

Gainera, iruzur fiskalaren ondorioek politika publikoei eragiten diete eta ondasunak birbanatzeko politika oztopatu. Hala, gogoan izan behar dugu iruzurrak Erakundeek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak emateko ahalmena murrizten duela (hezkuntza, gizarte laguntzak, osasungintza, bekak, babes ofizialeko etxebizitzak...). Beraz, iruzur fiskalak gizartearentzat eragin negatiboa du eta bereziki baliabide ekonomiko gutxien duten herritarrengan!

Iruzur fiskala egitea zigortua dago eta egindako iruzurraren mailaren arabera zigorrak ondorengoak dira:

  • 120.000ÔéČtik gorakoak delitu fiskal moduan ulertzen dira; hortik beherakoak arau-hausteak dira.
  • Delitu fiskala egiteagatik urte bat eta bosten arteko kartzela zigorra dago, eta isuna egindako iruzurraren kopurua baino 6 aldiz handiagoa izan daiteke.

Ekin lanari!