Eusko Jaurlaritza

Sailak- Lana eta Justizia

Jarduera esparruak eta eginkizunak

  1. Lan-harremanetan lan-legeria betearaztea.
  2. Gizarte-ekonomia: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa.
  3. Enpresen gizarte-erantzukizuna.
  4. Gizarte Segurantza, betiere Autonomia Estatutuan ezarritakoari jarraituz.
  5. Botere judizialarekiko harremanak zaintzea.
  6. Justizia baliabidez hornitzea, behar bezala jardun dezan.
  7. Espetxe-establezimenduak.
  8. Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak baliatzea, ezertan eragotzi gabe Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak arlo horretan dituen eskumenak.
  9. Notario eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.
  10. Justizia Administrazioaren esparruan euskara normalizatzeko 10/1982 arauan bildutako eskubideak bermatzea.
  11. Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritza sortzen da, bere gain hartuko dituena kalitatea hobetzera bideratutako egitekoak, hain zuzen ere sistema judizial moderno, azkarra eta eraginkorra lortzeko, teknologia berriak erabat barneratuta.

Honako erakunde autonomoa atxikitzen zaio Sailari: Osalan- Laneko Segurtasun eta Osasuneradko Euskal Erankudea

Ekin lanari!