Zerga zuzenak

Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga (AFHZ) (2017 Kanpaina)

Indargabetuta dago, eta haren ordez ondarearen gaineko zerga (OZ) ezarri da 2018ko kanpainatik aurrera

Zerga mota Zuzena
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak
Oinarri ezargarria Pertsona fisikoen aberastasuna, horien balioa gutxitzen duten zamak eta kargak zein pertsona fisikoak dituen zorrak eta obligazio pertsonalak kenduta.
Oinarriaren murrizpenak 700.000€ko murriztapena. laburpen taula
Oinarri likidagarria Oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua
Tarifa edo tipoa Oinarri likidagarriari aplikatuko zaio ondorengo taulak dioena. Ikus taula: laburpen taula
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua
Kenkariak Atzerrian ordaindutako zergen kenkaria eta beste hobari batzuk. Ikus taula: laburpen taula
Ordaindu beharrekoa Kuotari kenkariak eta hobariak kendu ondorengo emaitza.

2013ko ekitaldiaz geroztik Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga aitortzeko obligazioa dago. Zerga zuzeneko tributu bat da, eta izaera pertsonala du. Zerga urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da, eta zergadunak data horretan bere titulartasunpean duen aberastasuna zergapetuko da. Zerga hau Gipuzkoako Foru Aldundiak batzen du.

6/2015 Foru Arauaren bitartez eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera zenbait aldaketa esanguratsu sartu dira Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergan. Ikusi erreformaren laburpena

2018ko ekainaren 20an, indarrean sartu da 2/2018 Foru Arau berria, ekainaren 11koa, Ondarearen gaineko Zergarena, abenduaren 18ko 10/2012 Foru Araua, Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergarena, indargabetzen duena.

Zer zergapetzen du?

Pertsona fisikoen aberastasuna zergapetzen du. Pertsona fisikoaren aberastasuna haren titularitzapean dauden ondasun eta eskubide ekonomiko guztiek eratuko dute, horien balioa gutxitzen duten zamak eta kargak zein pertsona fisikoak dituen zorrak eta obligazio pertsonalak kenduta.

Nork aurkeztu behar du?

Gipuzkoan bizi den edonork Aberastasuna eta Fortuna Handien gaineko zerga aurkeztu beharko du, hau da aurkezteko obligazio pertsonala du ondorengo bi kasuetan:

  • Zergaren kuota likidoaren emaitza ordaintzekoa denean.
  • Bere jabetzan dituen ondasun eta eskubideen balioa, zorrak kendu gabe, 3 milioi eurotik gorakoa denean.

Gipuzkoatik kanpo bizi baina Gipuzkoako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubideen titularra denak Aberastasuna eta Fortuna Handien Gaineko zerga aurkeztu beharko du, hau da obligazio erreala izango du eta dagozkion ezaugarriak ditu.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Ondasunak:

  1. Oinarri ezargarria: oinarri ezargarria kalkulatzeko, zergadunak urte bukaeran dituen ondasun eta eskubide guztien balioari dauden zorren balioa kendu behar zaio. Balioak, zerga honen erregelen arabera kalkulatuko dira. Pertsona fisikoen aberastasuna kontuan hartzerakoan ondasun eta eskubide batzuk zerga honetatik salbuetsiak geratzen dira. Ikus zeintzuk: Ondare salbuespenak.
  2. Oinarriaren murrizpenak: 700.000€-ko murrizpena pertsona hauei:
    • Betebehar pertsonala duten zergadunei (Gipuzkoako lurraldean bizi direnak).
    • Betebehar errealaren kasuan (Gipuzkoan bizi ez direnak baina ondasun eta eskubideak lurralde horretan dituztenak) dagozkion baldintzak betetzen badira.
  3. Oinarri likidagarria: oinarri ezargarriari oinarriaren murrizpenak kendu ondoren lortzen den kopurua da.
  4. Tarifa edo tipoa: oinarri likidagarriari ezartzen zaion ehunekoa da. Ikus oinarri likidagarriaren tarifa
  5. Kuota: oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
  6. Kenkariak: kasua ematen denean kenkari bezala atzerrian ordaindutako zergak kenduko dira. Kasu hauetan, bi kopuru hauetan txikiena izango da:
    • Zerga honen pareko karga batengatik atzerrian ordaindutako zenbatekoa.
    • Atzerrian zergapetutako oinarri likidagarriaren zatiari zerga honen batez besteko karga tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza.
  7. Ordaindu beharrekoa: Kuotari dagozkion kenkariak kendu ondorengo emaitza da.

Adibidea

Xabier 62 urteko dendari Zumaiarrak 4.000.000€ko ondasunak ditu, bere ohiko etxebizitza eta lan egiten duen merkataritza-lokala barne. Lehenak 500.000€ balio du eta bigarrenak 650.000€. Bestalde, 100.000€ko zorra du, duen beste etxebizitza bat ordaindu ahal izateko.

  1. Ondasunak guztira: 4.000.000€
  2. Ondasun salbuetsiak: 650.000€ (lan egiten duen merkataritza-lokala)
  3. Oinarri Ezargarria: 3.350.000€, 3.000.000€ko balioa baino handiagoa denez, aitortzeko obligazio pertsonala du Xabierrek.
  4. Dituen zorrak kenduko ditugu: 3.350.000 - 100.000 = 3.250.000€
  5. Ohiko etxebizitzarengatik, gehienez 300.000€ kenduko dugu: 3.250.000 - 300.000 = 2.950.000€
  6. Oinarrien murrizpenak: 700.000€ko murrizpena.
  7. Oinarri likidagarria: 2.950.000 - 700.000 = 2.250.000€.
  8. Kuota:tipoa kalkulatzeko 1.500.000ko fila dagokio. Horri 7.250€ko kuota dagokio. Eta gainontzekoa (2.250.000 - 1.500.000 = 750.000) %1era; beraz, 750.000 x %0,1 = 7.500€.
  9. Kuota guztira = 7.250 + 7.500 = 14.750€
  10. Kenkariak: Kasu honetan ez dago kenkaririk
  11. Ordaindu beharrekoa: 14.750€

Ekin lanari!